BILBOKO PORTUA ETA ITSASADARRA FUNDAZIOA
FUNDACIÓN PUERTO Y RÍA DE BILBAO

| Castellano

Legezko Oharra

http://www.fundazioa.bilbaoport.eus. webgunerako sarbidea eta webgunearen erabilera zehaztapen eta baldintza hauen arabera araupetzen da.


Erabiltzailea izateko gunean sartu behar da. Erabiltzaileak xede partikularrak eta pribatuak lortzeko baino ez ditu erabiliko zerbitzuak eta edukiak, eta ez ditu erabiliko diru-irabazi asmoz edo etekinak, zuzenak edo zeharkakoak lortzeko, berariaz baimendutako egoeretan izan ezik.


Gune terminoan hauek sartzen dira, zehazki baina horietara mugatu gabe: gunean dauden testuak, grafikoak, irudiak, animazioak, bideoak, soinuak, marrazkiak, argazkiak, eta oro har, edozein bitarteko edo euskarri material edo ez-material bidez adierazitako kreazio oro, jabetza intelektualtzat jotzekoak edo ez, 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuan, apirilaren 12koan, Jabetza intelektualari buruzko legearen testu bategina onartzen duenean, ezarritakoaren arabera.


Gunean sartzeak berekin dakar erabiltzaileak zenbait eskubide eta betebehar izatea, gunean dauden eta Bilboko Portua eta Itxasadarra Fundazioak erabiltzailearen eskura doan jartzen dituen zerbitzuak eta edukiak behar bezala erabiltzen direla bermatzeko, salbu eta, kasu zehatzen batean, espresuki adierazten ez bada erabiltzaileak diru-kopuru bat ordaindu behar duela, gune horren bidez eskuratu daitekeen zerbitzu edo edukiren baterako, eduki edo zerbitzu horren erabilera eta luperketarako.


Erabiltzaileak badaki bere ardurapean erabiltzen dituela egoitza elektronikoko informazioa, zerbitzuak eta edukiak, bai eta bere ardurapean sartzen dela haietan ere. Bilboko Portua eta Itxasadarra Fundazioa ez da gunean sartzeak edo informazio hori erabiltzeak eragin dezakeen edozein ondorioren edo kalteren erantzule egiten, bere eskumenak zorrozki gauzatzean baldintzatzen duten legezko xedapenak aplikatzetik datozen jardun guztietan izan ezik.


Erabiltzailea derrigortuta dago erabilera-baldintza orokor hauek berariaz eta erabat onartzera, gunean sartzeagatik eta/edo guneko edukiak bistaratzeagatik edo zerbitzuak erabiltzeagatik. Baldintza orokor hauen ordez beste batzuk jarriko balira erabat edo hein batean, baldintza orokor berri horiek ere honako hauek bezala onartu beharko lirateke. Hala ere, guneko erabiltzailea aldian-aldian sartu beharko du baldintza orokor hauetan, zer ondoko bertsio sartzen diren jakiteko. Komenigarria da erabiltzailea baldintza orokorretan sartzea, guneko zerbitzuetan eta edukietan sartu nahi duen edo haiek erabili nahi dituen aldiro.


Erabiltzaileak ez baditu baldintza orokor hauek onartzen, edo hala dagokionean, zerbitzu eta/edo eduki jakin baten erabilera araupetzen duten baldintza bereziak, erabiltzaileak gunean sartzeari utzi beharko dio, edo hala dagokionean, zerbitzu eta/edo eduki horietan sartzeari. Oro har, gunearen bidez eskainitako zerbitzuak eta edukiak gaztelaniaz eta euskaraz erabili ahal izango dira, eta beste edozein hizkuntzatan ere erabili ahal izango dira, baldin eta aukera hori ahalbideratzen bada.


Bilboko Portua eta Itxasadarra Fundazioak bere aldetik eta aldez aurretik jakinarazi gabe alda ditzake guneko prestazioa, konfigurazioa, edukia eta zerbitzuak, bai eta gunearen erabilera-baldintzak eta emandako zerbitzuetarako sarbidea ere, hala dagokionean, zerbitzu eta/edo eduki jakin baten erabilera araupetzen duten baldintzetan xedatutakoa betetzeari utzi gabe.


Telefono-konexioaren edo gunean sartzeko edozein konexioaren gastua erabiltzaileak bakarrik ordainduko du. Erabiltzaileak segurtasun-neurri tekniko egokiak hartu beharko ditu, bere informazio-sisteman, fitxategietan eta Interneten, eta batez ere gunean, sartzeko erabilitako ekipo informatikoetan ekintza baztergarriak gerta ez dakizkion, eta jakin beharko du Interneten sartzeak arriskuan jar dezakeela bere sistemaren segurtasuna.