Helburu hau du: gizarterako, kulturarako eta jolaserako aukera handiak eskaintzen dituzten interes orokorreko planak eta ekintzak sustatzea eta garatzea, Bilboko Portuak garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean eta Nerbioiko Itsasadarraren ertzeko udalerrien integrazioan gaur egun eta historikoki izan duen garrantzia hobeto ezagutu ahal izateko
Helburu zabal horien barruan, besteak beste izaera zehatz edo mugatzailea ez duten jarduera espezifiko hauek egingo ditu:
Bere estatutuek zehazten duten bezala, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazio bat da, izaera juridikoa eta ondare propioa dituena -erakunde sortzaileetatik independentea-, eta gaitasun osoa du bere helburuak betetzeko. Legez osatu zen, 2011ko martxoaren 1ean emandako eskritura publikoaren bidez, eta EAEko Fundazioen Erregistroan inskribatu zen 2011ko uztailaren 27an. Dagozkion lege-xedapenek eraentzen dute, bereziki 1994ko ekainaren 2ko 9/2016 Legeak (EAEko Fundazioei buruzkoak), eta 2007ko ekainaren 19ko 100/2007 eta 101/2007 Dekretuek (EAEko Protektoratuaren eta Fundazioen Erregistroaren Araudiak onartzen dituztenak). Fundazioen Erregistroko 3. atalean dago inskribatua, kultura-, gazte- eta kirol-fundazioei buruzkoan. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egiten ditu bere jarduerak Fundazioak.